(126) Zebra arrainaren (Danio rerio) 3ab transkripzio faktorearen (Gtf3ab) azterketarako garaturiko antigorputz poliklonal baten Western Blot bidezko lokalizazioa gonadetan
1CELL BIOLOGY IN ENVIRONMENTAL TOXICOLOGY + ONE HEALTH
(CBET+)
Laburpena
Arrainek genoma osoa bikoizteko gertaera desberdinak jasan dituzte, eta kariotipo konplexuak eta genoma tamaina askotarikoak dira. Teleosteoetan bikoiztuta dauden genetariko bat gtf3a da. Gene honek 5S rRNA-ren transkripzioa aktibatzen du eta harekin lotzen da nukleotik kanpo garraiatzeko eta zitosolean metatzeko. Gene honen bi aldaera daude arrain teleosteoetan: obarioetan espezifikoki adierazten den gtf3ab eta ehun guztietan adierazitako gtf3aa. Ikerketa honetan Gtf3aa eta Gtf3ab-ren adierazpenaren lokalizazioa aztertu egin da, bi antigorputz desberdin erabilita. Emaitzek erakusten dutenez, Gtf3ab proteina obarioetan adierazten da gehienbat, baliozkotzen bere erabilera etorkizuneko ikerketetan.
Gako-hitzak: Zebra arraina, Gtf3ab, Gtf3aa, 5S rRNA