(125) Tentsio-menpeko potasio kanalen papera entzumen-galeran eta Alzheimer gaixotasunarekiko duten korrelazioa

Ane Arrizabalaga Iriondo1, Janire Urrutia2, Arantza Muruguza Montero3, Elena Alberdi4, Estibaliz Capetillo Zarate4, Miren Revuelta2
1EHU, Leioa, Medikuntza eta Erizaintza fakultatea, Fisiologia Saila, 2EHU, 3EHU, Leioa, Medikuntza eta Erizaintza fakultatea,Fisiologia Saila, 4Achucarro neurozientzien ikerketarako Euskal ikerketa zentroa, EHUko Parke Zientifikoa

Laburpena

Hipoakusia narriadura kognitibo eta dementzia ezberdinekin lotzen da, Alzheimer gaixotasuna barne. Entzumen-seinalearen transmisioan tentsio-menpeko potasio-kanalak (Kv kanalak) funtsezkoak dira. Entzunbideko Kv3.1, Kv3.3, Kv7.1 eta Kv7.4 kanalen alterazioek soinuen diskriminazio zuzenari eragin diezaiokete; eta, halaber, entzumen-galeran eragina izan. Gainera, hainbat ikerketek agerian utzi dute Alzheimerra duten pazienteetan Kv kanalen adierazpenean eta funtzioan alterazioak daudela. Hori dela eta, entzunbideko tentsio-menpeko potasio-kanal horiek neuroendekapenezko gaixotasunetan duten patofisiologia ezagutzea eritasun horien diagnostiko goiztiarra garatzeko eta balizko tratamenduak bilatzeko gakoa izan daiteke. Hypoacusia is associated with different cognitive impairments and dementia, including Alzheimer's disease. In the hearing signal transmission process, voltage-gated potassium channels (Kv channels) are essential. The alterations of Kv3.1, Kv3.3, Kv7.1, and Kv7.4 channels of the auditory pathway may affect direct discrimination of sounds, and may also cause hearing loss. In addition, several studies have revealed alterations in the expression and function of Kv channels in Alzheimer's patients. Therefore, the knowledge of the role that voltage-gated potassium channels play in the pathophysiology of neurodegenerative diseases may be key to the development of early diagnosis of these diseases and the search for possible treatments.

Gako-hitzak: hipoakusia, Alzheimer gaixotasuna, tentsio-menpeko potasio kanalak, entzunbidea, hypoacusia, Alzheimer´s disease, voltage-gated potassium channels, auditory pathway
maiatzak 28, 12:00- 15:45