(122) Nanoplastikoek muskuiluetan eragin ditzaketen kalteak: berezko aldakortasuna eta toxikotasuna bereiztearen erronka

Nagore González-Soto1, Tania Ramírez1, Tamer Hafez1, Marisa Sarriá Pereira de Passos2, Eider Bilbao3, Amaia Orbea4, Douglas Gilliland2, Miguel-Ágel Serra2, Miren P. Cajaraville4
1University of the Basque Country, 2Europako Batzordea, JRC, Ispra, Lombardia, 3PIE-UPV/EHU, 4University of the Basque Country UPV/EHU

Laburpena

Mikroplastikoek (MP, ≤ 1 mm) itsas organismoetan eragin ditzaketen kalteen inguruko informazioa nabarmenki handitu da azken urteotan, baina nanoplastikoeei buruzkoa (NP, ≤ 1 µm) askoz urriagoa da. Itsas ingurunean poliestirenozko (PS) MP eta NPak oso hedatuta daudenez, garrantzitsua da eragin ditzaketen kalteak zehazki ezagutzea. Muskuiluak, maiz erabiltzen dira organismo behale moduan, besteak beste, iragazleak direlako. Lan honen helburua da dietara gehitutako PSzko 3 tamaina ezberdindun NPek (50, 200 and 1000 nm) muskuiluetan eragin ditzaketen kalteak ezartzea: hemozitoen erantzunetan, histopatologikoki zein egoera-indizean.

Gako-hitzak: nanoplastikoak, muskuiluak, hemozitoen erantzunak, kalte histologikoak