(12) Adimen Artifiziala Joko Patologikoaren Arriskua Aurresateko

Xabier Larrayoz1, Arantza Casillas1, Alicia Pérez1
1IXA - Hitz

Laburpena

Lan honetan, ikasketa neuronal sakonean oinarritutako adimen artifizialeko teknikak proposatzen ditugu, sare sozialetan ludopatiaren arrisku-zantzuak goiz detektatzeko. Horretarako, erabiltzaileen mezuen sekuentziak aztertzen dira, testuetan latente dauden seinaleak identifikatzeko. Erronka nagusietako bat datuen klase-desoreka da, ludopatia duten erabiltzaileen multzoa kontrol multzoa baino 13 aldiz txikiagoa baita. Horri aurre egiteko, Doitasuna eta Estaldura orekatzeko lagin-aukeraketa estrategia bat garatu dugu. Gainera, denboran zehar mezuen bilakaera modelatzeko sistema bat diseinatu dugu, arrisku-zantzuak ahalik eta mezu gutxien bidez detektatzeko helburuarekin. Gure ekarpenak `Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua' arloan kokatzen dira, medikuntzaren domeinurako aplikazioekin.

Gako-hitzak: Arrisku goiztiarraren iragarpena, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua, Klaseen desoreka, Ikasketa sakona, Osasun mentala