(119) NEDD4 eta UBE3Aren arteko elkarrekintzaren azterketa Angelman sindromearen testuinguruan
1Euskal Herriko Unibertsitatea, 2Euskal Herriko Unibertsitatea. Ikerbasque, Basque
Foundation for Science
Laburpena
Angelman sindromea (AS) neurogarapen nahasmendu konplexu eta larria da, garunean UBE3A E3 ubikitina-proteina ligasaren funtzioaren galeraren ondorioz sortzen dena. UBE3Aren substratuen identitate eta ubikitinazio patroiak ezagutzearen garrantzia dela eta, UBE3Aren substratu potentzialen baieztapena egin da HEK293T giza zeluletan. EAAT2 substratu potentzialaren balioztatzean lorturiko emaitzak NEDD4 eta UBE3Aren arteko erlazioa ikertuz azal daitekeelakoan, ikerketa lan honetan NEDD4 interaktore eta substratu gisa balioztatzearen saiakerak egin dira. NEDD4 eta UBE3Aren arteko elkarrekintza azaltzea lortu ez denez, EAAT2ren balioztatzean lorturiko emaitzak azaltzeko esperimentu gehiago egin behar dira.
Gako-hitzak: Angelman sindromea, Ubikitinazioa, UBE3A, NEDD4, GFP pull-down