(117) Landare errupikolen populazioen egonkortasuna eta klimaren aldakortasunaren aurreko erresistentzia
Laburpena
Ikerketa honetan harkaitz-pareta bertikaletan bizi diren hainbat espezieen populazio-dinamikak aztertu eta ondo garatutako lurzoruetan hazten diren espezieen dinamikekin alderatu ditugu. Horretarako, MONITO eta COMPADRE datu-baseetatik 134 espezieen 243 populazio bildu ditugu. Azterketa demografikoek agerian utzi dute landare errupikolek beste habitatetako landareek baino biziraupen-tasa altuagoak eta populazio-dinamika egonkorragoak dituztela, baita oreka demografikotik gertuago daudela ere. Gainera, populazioaren orekak eta egonkortasunak plantulen osteko etapekin korrelazioa duela aurkitu dugu. Lan honen emaitzek iradokitzen dute, habitat arrokatsuetan bizi diren landareek lurzoru garatuetan bizi direnek baino gaitasun handiagoa dutela aldakortasun klimatikoari aurre egiteko.