(116) Gizarte-balioen rola ongizaterako lehiakortasunari buruzko bisio partekatu baten eraketan. Euskadiren kasua

Ane Izulain1
1Orkestra- Lehiakortasuneko Euskal Institutua

Laburpena

Doktoretza tesi honek gizarte-balioek ongizaterako lehiakortasunaren esparruan bisio partekatu baten eraikuntzan nola eragiten duten aztertzen du, Euskadi 2040 kasua erabiliz. Lurralde-garapenerako ikerketa-ekintzako metodologia erabiliz, esparru kontzeptual eta analitiko bat garatzen da, ezagutza teorikoa (gizarte-balioen eta etorkizunen inguruko literaturen arteko zubiak eraikitzen) eta kasuaren bitartez jasotako ikasketa gakoak integratuz. Esparru kontzeptuala metodo mistoen bidez kontrastatzen da, Europako Balioen Inkestaren datuak eta prozesuaren analisi kualitatiboa erabiliz.

Gako-hitzak: bisio partekatua, gizarte-balioak, prospektiba, ikerketa-ekintza