(115) Kontra-Narratiben Sorkuntza Automatikoa: Gorrotoa Deseraikiz

Irune Zubiaga1, Jaione Bengoetxea1, Aitor Soroa1, Rodrigo Agerri1
1HiTZ Zentroa - Ixa, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU

Laburpena

Lan honek ML-MTCONAN-KN aurkezten du, ezagutzan oinarritutako kontra-argudiaketarako lehen corpus eleaniztuna. Corpusa modu paraleloan egituratuta dago lau hizkuntzatan: ingelesa, euskara, gaztelania eta italiera. Datu-multzo honek ekarpena egiten du arloan, kontra-argudiaketarako baliabideen urritasunari aurre eginez, ezagutzan oinarritutako kontra-narratiben lehen bilduma eleaniztuna aurkeztuz. Gainera, euskaraz kontra-narratiba sorkuntza automatikoarako teknika ezberdinen azterketa eskaintzen dugu, orain arte egin ez den ikerketa bat. Gure ekarpenaren helburua gorroto-diskurtsoei erantzun eraikitzaileak sortzeko gai diren sistemen garapena hobetzea da. Eduki-oharra: Artikulu honek gorroto-diskurtsoa dauka, eta irakurle batzuentzat iraingarria izan daiteke. Ikuspegi horiek ez dute egileen pentsaera islatzen.

Gako-hitzak: Adimen Artifiziala, Hizkuntzaren Prozesamendua, Argudiaketa