(114) Adiskidetasuna heterosexualitatearekiko erresistentzia gisa: bolleren lagun-sareetara lekualdatzea

Nerea Goirizelaia Martín1
1EHU-UPV

Laburpena

Bollera subjektuarekin identifikatzen diren pertsonak harreman- eta bizi-ereduen inguruko proposamenak egiten ari dira gaur egun Euskal Herrian. Adiskidetasunak haien bizitzetan duen lekua aztertzen du artikulu honek, bere dimentsio politikoa azaleratuz eta eraldaketarako duen ahalmena ikusaraziz. Laguntasun-sareak kideen identitatearen eraikuntzarako zein bizi-antolaketarako zutabe garrantzitsu dira. Hori ulertzeko, etnografiaren bitartez ikertutako sareen eraketa eta dinamikei erreparatuko zaie, partaideen harreman-sare zabalean nola kokatzen diren eta zer garrantzi duten nabarmenduz.

Gako-hitzak: Adiskidetasuna, Harreman-sareak, Sexu-genero disidentziak, Bollerak
maiatzak 28, 12:00- 15:45