(113) Bihurdura-bibrazioak tren-ibilgailuen ardatzen gako

Irati Mendia Garcia1, Joseba Iñaki Murua Gonzalez1, Asier Alonso Pazos2
1CAF, dinamika eta errodadura berrikuntza taldea, Beasain, 2CAF, teknologia-digital taldea, Beasain

Laburpena

Tren-ibilgailu bateko ardatzaren bi gurpilak kontrako norabideetan oszilatzeari, bihurdura-bibrazioa deritzo. Ardatzaren integritatea bermatzeko oszilazio hau identifikatuta eta kontrolatuta izatea funtsezkoa da, non ardatzaren bihurdura-bibrazioen homologazioan saiakuntza esperimentalak burutzea ezinbestekoa den. Hala ere, fenomeno-fisikoa konplexua da eta xehetasun guztiak ez dira erabat ulertzen. Beraz, bihurdura-momentu altueneko mutur-egoera kritikoa zein den ez da ezagutzen, eta ondorioz, ardatzaren diseinua zein homologazio-saiakuntzen estrategia aurrez jakitea ezinezkoa da. Honela, diseinu-fasean erabilgarria den bihurdura-momentua aurreikusteko metodologia bat garatu da, ardatz-gurpil sistemen diseinua optimizatu eta homologazio saiakuntzak murriztea ahalbidetu dezakeena.

Gako-hitzak: tren-ibilgailuak, bihurdura-bibrazioak, homologazio-saiakuntzak, diseinu-optimizazioa, modelizazioa