(112) Bizkarrezur-muina birsortzeko mikroingurune moldagarria

Ane García García1, Unai Silván2, José Luis Vilas Vilela3, Senentxu Lanceros Mendez2, Leyre Pérez Álvarez4
1BCMaterials and University of Basque Country, UPV/EHU, 2BCMaterials and IKERBASQUE, 3University of the Basque Country, UPV/EHU, 4BCMaterials and University of the Basque Country, UPV/EHU

Laburpena

Bizkarrezur-muineko lesio traumatikoa eragin sozioekonomiko handia duen egoera neurologikoa da, eta kalte egiten dio eragindako pertsonen bizitza sozialaren, lanaren eta psikologikoaren kalitateari. Tamalez, gaur egun ez dago lesioa behin betiko sendatzeko estrategia eraginkorrik. Zelula ama mesenkimalek (MSC) potentzial terapeutikoa erakutsi dute hantura modulatzean eta sekretomaren bidez birsortzea sustatzean, nahiz eta transplantearen ondoren kostuak eta biziraupen txikia bezalako erronkei aurre egin behar dieten. Lan honetan, bizkarrezur-muineko lesiorako dinamikoki egokitzekoa den gelatinaz egindako hidrogel bat diseinatzea proposatzen da. Bertan, degradazio programatua duten gelatinaz osatutako hidrogel ezberdinak sintetizatu eta karakterizatuko dira. Ondoren, proposatutako hidrogelen propietateak balidatuko dira.

Gako-hitzak: bizkarrezur-muineko lesioa, hidrogel, degradazioa