(104) Altzairu-zepen propietateen lorpena iturri bilgailudun ohantze konikoetan CO2-aren harrapaketa egiteko
Laburpena
CO2 kontzentrazioa urtero handitzen ari da eta, beraz, CO2 isuriak murriztea ezinbestekoa da. Arazo hori ekiditeko altzairu-zepak erabili daitezke, karbonatazio mineralerako eta CO2-a harrapatzeko egokiak baitira, haien CaO eduki altua dela eta. Hortaz, karbonatazio mineralak CO2 molekulak modu iraunkorrean harrapatzen ditu eta material organiko eta ez-organiko baliotsu eta termodinamikoki egonkorrak ere sortzen ditu. Karbonatazio minerala horretarako diseinatutako industria-instalazioetan egiten da, baina instalazio hauek mugak dituzte. Hori dela eta, iturri bilgailudun iturri ohantze konikoak karbonatazio mineralerako eta CO2-aren harrapaketarako egokiak izan daitezke. Ondorioz, altzairu-zepen propietate fisiko-kimikoak zehaztu egin dira, izan ere baliagarriak izango dira karbonatazioa iturri ohantzean aurresateko.