(10) Bakardadeak pertsona nagusien osasun fisiko eta psiko-emozionalarekin duen harremanaren azterketa

Idoia Imaz1, Ana Belén Fraile1, Amaia Irazusta1
1EHU

Laburpena

Bakardadea giza harremanen sarea hautemateko esperientzia subjektiboa da eta bizi zikloko edozein momentutan agertu daitekeen arren pertsona nagusiak zaurgarriagoak dira. Literatura zientifikoan osasun arazoek bakardadearekin duten erlazioa adierazi da baina urriagoa da ba-karde sentimenduak nagusien osasunarekin duen loturari buruzko ezagupena, are gehiago egoitza eremuan bizi diren nagusietan komunitatean bizi direnetan baino. Bakardadeak egoera funtzionalarekin harremana duela ikusi da, komunitate zein egoitzako nagusietan dependentzia maila areagotuz. Halaber, bakarrik sentitzea antsietatearekin eta depresioarekin ez ezik, bizi kali-tatearen pertzepzio okerragoa izatearekin lotu da, emakumeetan gizonetan baino nabarmenagoa izanik.

DOI: https://doi.org/https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.02

Gako-hitzak: Bakardadea, Nagusiak, Osasuna, Egoitza, Komunitatea