Ia 200 ikertzaile gazte euskaldunek parte hartuko dute Ikergazte kongresuan

2025eko maiatzaren 6a

Ia 200 ikertzaile gazte euskaldunek parte hartuko dute Ikergazte kongresuan
Ezkerretik hasita: Aitor Bengoetxea Alkiza, Ainhoa Latatu Nuñez eta Aitor Cevidanes Miranda

UEUk gaur aurkeztu du maiatzaren 28an, 29an eta 30ean Bilbon egingo den IKERGAZTE kongresua. Bertan, 200 ikertzailek parte hartuko dute elkar ezagutu eta euskarazko produkzio zientifikoa sustatzeko helburuarekin. 151 artikulu zientifiko aurkeztuko dira eta antolatzaileek ekitaldi arrakastatsua izango dela aurreikusten dute. Hiru egunetan zehar nazioarteko ikertzaileen hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak eta ekintza ludikoak antolatu ditu UEUk.

Kongresu honen bidez ikertzaile gazteek egiten duten nazioarte mailako ikerkuntza etxean ezagutu dadila nahi du UEUk. Aurten ere artikulu-zientifiko kopuru altua jaso dute, eta gainbegiratze-prozesua gainditu duten 151 lan aurkeztuko dira kongresuan: 50 ahozko aurkezpen, 74 mikroaurkezpen eta 101 poster. Aurkeztutako jakintza-alor bakoitzeko lanik onenari saria emango zaio kongresuaren azken egunean, Bilboko Udalaren eskutik. Era berean, sari berezi bat ere egongo da, Udalbiltzak emango duena, bere lan esparruan Euskal Herriko garapenarekin loturik dagoen ikerketa gai bat sarituz.

Ikertzaile gazte euskaldunak izango dira Ikergazteko protagonista, baina haiekin batera ikerketa-ibilbide luzea duten lau hizlari gonbidatuk ere parte hartuko dute kongresuan: 


Hitzaldi eta tailerrek
ere izango dute beraien tartea. Ikerketa eta euskara, ikerketarako metodologia feminista, zientzia-dibulgazioa umorearen moldean eta Ikergazte kongresua euskarazko ikerketaren arnasgunea izango dira landuko diren gaietako batzuk.

Duela bi urte ikerketa proiektuen deialdia martxan jarri zuen UEUk BadaLab-ekin elkarlanean, Ikergazteren izaerari jarraituz, diziplinarteko ikerketa euskaraz sustatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioan aurkeztuko dute irabazleek ikerketa hori: “Pottoka: Euskal Herriko poniaren jatorri eta ondareari jarraika” (Miren Iraeta Orbegozo (ikertzaile nagusia, Antzinako DNA eta biologia molekularreko taldea, Globe Institute / Oihane Mendizabal Sandonís Arkeologia Historikoko Saila, Aranzadi Zientzia Elkartea / Sofia Marcos Basagoiti Genomika eta Bioinformatika aplikatuko taldea, Euskal Herriko Unibertsitatea). Bigarren deialdia ere laster martxan jarriko dute. Proiektuak proposatzeko epea irailera arte zabalik egongo da eta proiektu irabazlea aurrera eramateko 18 hilabeterako epea izango dute, 2027ko maiatzera arte.

Akademia dena ez delako egitarau soziala ere prestatu du UEUk, ikertzaile gazteak elkar ezagutu eta Bilboko hainbat ekimen ezagutzeko helburuarekin. Beldur eszenikoa gainditzeko tailerra, Bilbo ezagutzeko ibilbidea, Ikerl(h)ari podcastaren grabaketa, “La Sinsorga” kulturgune feministara irteera, akroyoga ikastaroa eta afari bereziaz gozatzeko aukera izango dute bertaratuko direnek. Egitarau osoa ikusgai hemen.

Egitarau osoa ikusi hemen.