Ikerl(h)ari bideopodcastaren grabaketa

Data eta ordua:
maiatzak 28 , 17:00 - 18:00
Mota: SAIO OSAGARRIA

Euskal ikertzaile gazteei ahotsa emateko espazioa da Ikerl(h)ari bideopodcasta. UEUk hirugarren urtez antolatuko du eta aurtengo lehena Bilboko BIRA Kulturgunean grabatuko da maiatzaren 28an. Diziplinartekotasuna izango da gai nagusia eta horren inguruan arituko dira hizketan gonbidatuak. Publikoarekin grabatuko den lehen saioa izango da. Zatoz zu ere!
Bertan izango dira:

  • Olaia Eizagirre Sagastibeltza. Jarduera Fisikoan eta Kirolean doktoregaia.
  • Unai Lertxundi Ferran. Ingeniaritza aplikatuan doktoregaia.
  • Maitane Serrano Murgia. Neurozientzietan doktorea.
  • Aurkezlea: Eider Saragueta. Hezkuntza Zientzietan doktorea.
Ikerl(h)ari bideopodcastaren grabaketa