(94) Itzultzea errepikatzea al da? Euskarazko testuliburu eta unibertsitate-eskuliburuen entestualizazioan diharduen agente-sarea

Lamia Filali-Mouncef Lazkano1
1Euskal Herriko Unibertsitatea - NOR taldea

Laburpena

Bidean dugun tesian, datu-bilketa itzulpen-katalogo bat eginez hasi genuen, eta bertan euskaratutako testuliburu eta unibertsitate-eskuliburuen inbentario mugatu bat egin genuen. Katalogoaren analisian testu-genero horiei erreparatu bezain laster, ordea, haien sorkuntzan agente-sare zabal batek diharduela ikusi dugu, zeinak modernitate berantiarreko informazioaren gizarteetan ohikoak diren komunikazio-ekintza konplexuak osatzen dituen. Artikulu honetan, komunikazio-ekintza horien berri eman nahi dugu; horretarako, testu-mota horiek itzultzeko ekintzak diskurtsoaren analisitik nola azaldu daitezkeen proposatuko dugu, entestualizazio kontzeptua aplikatuta.

Gako-hitzak: itzulpengintza, diskurtsoaren analisia, ikasmaterialak, entestualizazioa