(93) Plentziako itsadarraren osasunaren inguruan zer berri? Kutsatzaile emergente organikoen azterketa
Laburpena
Klima-aldaketa eta kutsadura giza osasunari eta ingurumenari eragiten dioten mehatxu nagusietakoak dira, eta horrek Osasun Bakarraren (One Health delakoa) ikuspegia beharrezkoa egiten du. HOBE proiektuak, Plentziako Itsas Estazioak (PiE-UPV/EHU) eta BC3k sustatua, kostaldeko patogenoetan eta biodibertsitatean klima-aldaketak eta kutsadurak dituzten ondorioak aztertzen ditu. Lan honetan, Plentziako itsasadarrean kutsatzaile emergente organikoen banaketa eta agerpena aztertu dira, teknika analitiko aurreratuak erabiliz. Urtebeteko laginketa-kanpainaren ondoren, araztegiko efluenteen eta itsasadarreko uren artean korrelazio argia antzeman da, sakonera edo gazitasuna edozein izanda ere. Gainera, urtaroen araberako aldaketak ere hauteman dira. Aurkikuntzek erakusten dute etengabeko monitorizazioa eta analisi-metodo aurreratuak ezinbestekoak direla kostaldeko ekosistemetan kutsatzaile hauen eraginak ulertzeko.