(79) Heterogeneotasunaren analisi azkar eta automatizatua krio-mikroskopia elektronikoan

Oier Lauzirika Zarrabeitia1, José Luis Vilas Prieto1, José María Carazo García1, Carlos Oscar Sorzano Sánchez1, Mikel Iceta Tena1
1Centro Nacional de Biotecnología

Laburpena

Krio-Mikroskopia Elektronikoan (CryoEM) laginaren egitura heterogeneotasuna erronka nagusia da. Honetarako, ondoko norabideetatik proiektatutako irudien arteko antzerakotasunaren abantaila hartzen duen metodo bat proposatzen dugu. Honetarako, Osagai Nagusien Analisia (PCA) burutzen da datuen norabide-azpimultzoekin. Analisi lokal hauek modu globalean sinkronizatzen dira Talde Ortogonalen Sinkronizazioaren bidez, matematika aplikatuen arloko eremu berri bat. Heterogeneotasun analisi ikuspegi honek parametro gutxi behar ditu exekutatzeko, eskuzko doipenak murriztuz eta erabilgarritasuna indartuz. Honez gain, parametroek zentzu fisiko-estadistikoa dute, hauen ulergarritasuna eta gardentasuna bermatuz. Beste alde batetatik, algoritmoa konputazionalki oso eraginkorra da, ohiko heterogeneotasun-analisi metodoekin alderatuta exekuzio-denbora nabarmen azkarragoak lortuz. Metodoa balioztatzeko, heterogeneotasun konposizionala eta konformazionala erakusten duten datu-simulazio eta esperimentaletan probatzen dugu, egitura-aldakortasuna argitzeko duen eraginkortasuna erakutsiz.

Gako-hitzak: Krio-Mikroskopia Elektronikoa, Irudi prozesamendua, Partikula Isolatuen Analisia, Multzokatzea, Talde ortogonalen sinkronizazioa