(65) Irakurriaren Ulermena Hobetzeko Hizkuntza Akademikoaren Oinarrizko Gaitasunak Lantzea Ikuspegi Eleaniztunetik: Kontzientzia Metalinguistikoa Garatzen

Olatz Lucas Zubiaurre1, Ane Lamarka Etxeberria1, Oihana Leonet Sieso1
1Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Laburpena

Kontzientzia metalinguistikoa oinarrizkoa da ikasle eleaniztunen garapen akademikoan, besteak beste, irakurketa, idazketa eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntza errazten dituelako. Ikerketa hau hizkuntza-aniztasun handia duen bigarren hezkuntzako ikastetxe batean egin da, eta kontrol-taldea eta esperimentala duen diseinu kuasi-esperimentala erabili da Translanguaging pedagogikoan oinarritutako esku-hartzeak ikasleen irakurriaren ulermenean izandako eragina aztertzeko. Emaitza kuantitatiboek zein kualitatiboek iradoki dute translanguaging pedagogikoan oinarritutako esku-hartzeak ikasleen kontzientzia metalinguistikoa areagotzen lagun dezakeela, irakaskuntzan integratzeko beharra nabarmenduz.

Gako-hitzak: kontzientzia metalinguistikoa, bigarren hezkuntza, irakurmena, translanguaging pedagogikoa, hezkuntza eleaniztuna