(6) Ekonomatoa, eredu? Lautadako Euskararen Komunitateak abian jarritako proposamena aztergai

Laburpena

Artikulu honetan Lautadako Euskararen Komunitateak (LEK) aurrera eraman zuen ekonomatoaren kasua azalduko dut. LEK euskararen aktibazioa bultzatzeko sortutako elkartea da, Arabako Lautadako eskualde mailan lan egiten duena. Modu honetara, ikerketaren kasu azterketarako ekonomatoan egin nuen etnografian oinarrituta –behaketa parte hartzailea eta elkarrizketa izanik erabilitako teknika nagusiak-, ekonomatoaren eredua azalduko dut, euskararen normalizazio prozesuarentzako baliogarria izan daitekeelakoan. Artikuluaren amaieran aldiz, ondorio nagusi bat plazaratuko dut.

Gako-hitzak: Hizkuntza-normalizazioa, Euskalgintza, Herri mugimendua, Gizarte aldaketa, Hizkuntza-politika