(4) Nafarroako trenbide-langileen garbiketa-prozesua Gerra Zibilean eta frankismoan
Laburpena
1936-1942 bitartean, Espainiako Gerra Zibilean eta gerraostean, espainiar estatuko burdinbideetako langile guztiek garbiketa-prozesu masibo bat pairatu zuten. Haien aurrekari eta portaera politikoak ikertu ondoren, enpresa-epaitegi batek langile hauen patua erabakiko zuen: lanera itzuli, zigorrarekin edo zigorrik gabe, edo kaleratuak izan. Testu honen helburua Nafarroan hasi berri den ikerketa-lerro honen errepaso labur bat egitea da. Horretarako, bi puntu nagusiz baliatuko naiz: alde batetik, geltoki bakoitzean zigortutako langileen ehunekoak alderatu; bestetik, prozesu bakoitzean enpresak egindako balorazioen izaera konparatu, honen portaeraren logika hobeto ulertzearren. Hauen alderaketak zigor ehunekoen eta enpresaren balorazio negatiboen arteko erlazio zuzenik ez dagoela ondorioztatzera eramango nau.