(26) Aho-minbizia: nola hobetu azken hamarkadetan aldatu ez den pronostikoa?

Iñaut Amezaga Fernandez1, Irene Lafuente Ibáñez de Mendoza1, Xabier Marichalar Mendia2, Abel García García3, José Manuel Aguirre Urizar1
1Estomatologia saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV), 2Erizaintza I saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea. Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV), 3Facultade de Odontoloxía. Universidade de Santiago de Compostela (USC)

Laburpena

Aho-minbiziak pronostiko iluna du oraindik, azken hamarkadetan apenas hobetu ez dena. Pronostikoarekin lotutako faktoreak identifikatzeko helburuarekin, atzera begirako ikerketa hau diseinatu da, 2010-2015 urteetan Galizian diagnostikatutako 243 aho-minbizidun paziente barne hartuta. Pazienteen bi heren gizonak ziren, bataz beste 67 urtekoak, eta erdia baino gehiago estadio aurreratuetan diagnostikatu ziren. Lepoko gongoilen metastasia, marjina kirurgikoen inbasioa eta tabako-alkohol kontsumoa izan ziren pronostikoari estuen lotutako aldagaiak. Beharrezkoa da dibulgazio soziosanitario orokorra eta osasun-profesionalen formazio espezifikoa ezartzea aho-minbiziaren inguruan, diagnostiko goiztiarra erdietsiz bere pronostikoa hobetzeko.

Gako-hitzak: aho-minbizia, pronostikoa, diagnostiko goiztiarra, odontologia, aho-osasuna