(23) Giza Larruazaleko Mikrobiota: Azal Mikrobiotaren Dinamika Eguzki Irradiaziopean.

Josu Bizente Martin Fernandez1
1EHU

Laburpena

Larruazaleko mikrobiotak, bakterioek, onddoek, arkeek eta birusek osatua, berebiziko garrantzia du larruazalaren osasunean eta defentsa immunitarioan. Azterketa honek protokolo metagenomikoak optimizatzen ditu DNA mikrobiarra azaletik erauzteko, eta eguzki-erradiazio ultramorepean (UVR) larruazaleko mikrobiotaren dinamika aztertzeko. DNA erauzteko kit komertzialak eta belaunaldi berriko sekuentziazio-teknikak erabili ziren, larruazalean, urtaro eta azaleko eremuen arabera mikrobiotaren konposizioa ebaluatzeko. Emaitzek erakusten dute UVRak eragin nabarmena duela mikrobiota-aniztasunean eguzkitan denbora luzez egoten den aldietan. Burkholderiaceae familian, eta Macrococcus eta Bacillus bezalako generoen ugaritasunean ezberdintasunak ikusi ziren UVRren eraginpean dauden eremuetan. Zenbait mekanismo proposatzen dira, hala nola konposatu foto-babesleak ekoiztea, entzima babesleen sintesia eta modulazio immunitarioa, genero horien prebalentzia azaltzeko. Aurkikuntza horiek larruazaleko mikrobiotak UVRaren aurkako babesean duen garrantzia azpimarratzen dute, baita tratamendu dermatologikoetan eta medikuntza pertsonalizatuko tratamenduetan aplikatzeko potentziala ere.

Gako-hitzak: Azaleko mikrobiota, Erradiazio ultramorea (UVR), 16S rRNA, Dibertsitate mikrobianoa, Urtaro bariazioak, Larruazaleko foto-babesa