(164) Sarrionandiaren izozmendizko paisaia literatura konparatuaren ikuspegitik

Nerea Eizagirre Telleria1
1EHU

Laburpena

Artikulu honetan Joseba Sarrionandiak Lagun izoztua eleberrian irudikatutako Antartikako paisaia aztertuko da. Aipatu eleberriaren gainean orain artean egin diren literatur kritika sinbolikoetatik urrunduz, interpretazio zuzenagoa eta materialagoa proposatuko da. Horretarako, metodologia konparatiboa erabiliko da; hain zuzen ere, ingelesez literatura klasikoan kontinente antartikoaren errepresentazioak hartuko dira oinarri, Lagun izoztua eleberriko pasarteekin erkatu ahal izateko. Horrela, Sarrionandiaren izozmendizko paisaia, inperialismoaren kritikarako abagune dena ondorioztatuko da.

Gako-hitzak: Euskal Literatura, Literatura Konparatua, Sarrionandia