(160) Desoreka epistemikoa unibertsitate elebidunean: EHUren adibidea

Haritz Garmendia Iturria1
1Euskal Herriko Unibertsitatea

Laburpena

Lan honetan, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Lege Zientzietako graduak adibide gisa hartuta, 1980ko hamarkadatik aurrera Hego Euskal Herrian egituratu den unibertsitate autonomiko elebidunaren ezaugarriak aztertu dira curriculumaren ikuspegitik. Horretarako, euskaraz irakasten diren 21 gradutako 806 irakasgaitan erabiltzen den oinarrizko bibliografia bildu da (8.603 erreferentzia). Datuen azterketak erakutsi du desoreka nabarmena dagoela bibliografian, erdarazko eta euskarazko erreferentzien artean.

Gako-hitzak: - desoreka epistemikoa, – menderakuntza nazionala, - unibertsitatea, - euskal kasua