(138) Giza, animalia- eta ingurumen-osasunaren intersekzioa: marko kontzeptualen konparaketa
Laburpena
Ikerketa honek lau marko kontzeptual alderatu ditu—Osasun Bakarra, Osasun Planetarioa, Eko-Osasuna, Osasun Publiko Ekologikoa—giza, animalia- eta ingurumen-osasunaren arteko loturak aztertzeko erabiltzen direnak. Hauek jorratzen dituzten ohiko gaiak, partaidetza-mota, osasunaren ikuspegia, balioak eta ohiko partaideak alderatuz, antzekotasunak eta desberdintasunak identifikatu dira. Hasieran Osasun Bakarra ikuspegia gaixotasun infekziosoetan eta antibiotikoekiko erresistentzian oinarritzen bazen ere gaur egun gau anitzetarako erabiltzen den testuingurua da. Osasun Planetarioa, berriz, klima-aldaketa bezalako prozesu globaletan erabiltzen da gehienbat. Eko-Osasunak biodibertsitatea eta jakintza indigena azpimarratzen ditu, eta Osasun Publiko Ekologikoak ikuspegi sistemikoa hartzen du ardatz. Lan honek marko horien arteko bereizketa argiagoa egiteko beharra nabarmentzen du, bereziki kontzeptu hauek aplikatzen dituzten ikerketak testuinguruan hobeto kokatzeko.