(136) Protisto parasitoek anfipodoetan eragindako disrupzio endokrinoa eta beren eragina itsas baliabide biologikoen osasunean eta kutsaduraren efektu biologikoen ebaluaketan
Laburpena
Anfipodoek, mundu osoko krustazeo-talde ugarienetako eta anitzenetako bat osatzen dute. Duten garrantzi ekologikoa, nonahikotasuna, tamaina txikia eta hainbat substantzia toxikorekiko sentikortasuna dela eta, kutsaduraren efektuen zentinela gisa erabili ohi dira. Anfipodoak ere, izaki gehienak bezala, birusez, bakterioz eta protistoz parasitatuta egon daitezke. Protistoen artean baditugu mikrosporideoak eta aszetosporak. Horiek, hormona garapenean jarduten duten ehunak infekta ditzakete ostalariari zenbait baldintzetan disrupzio endokrino “naturala” eraginez, itsas baliabide biologikoen osasunean eta kutsaduraren efektuen monitorizazio programen gain eragina eduki dezakeena. Ikerlan honetan, Bizkaiko Golkoan ohikoak diren anfipodoak infektatzen dituzten bi protisto leinu hauek ezaugarritu eta berezko agente feminizatzaile gisa duten papera ikertzen dugu.