(128) Fluoxetinaren eragina Mytilus galloprovincialis muskuiluen gene-adierazpenean eta itu-geneen balizko erabilpena biomarkatzaile gisa
1ZBIT+ Ikerketa taldea, Zoologia eta Animalia Zelulen
Biologia Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), 2The Art of Discovery. Astondo Bidea, 612, 48160 Derio,
Euskal Herria, 3Hydrosciences Montpellier, University of Montpellier, CNRS,
IRD, Montpellier, Frantzia
Laburpena
Fluoxetina (FLX) gehien erabiltzen den antidepresiboetako bat izateaz gain, ingurune urtarren gorabidean dagoen kutsatzailea da. FLX organismoen portaeran, ugalketan eta garapenean eragiteko gai da. FLXren molekula mailako eraginak sakonago ikertzeko Mytilus galloprovincialis muskuiluak FLXren (3,1 µg/L) eraginpean jarri ziren eta hauen digestio-guruineko transkriptoma 2, 7, 14 eta 28 egunen buruan aztertu zen. Esangarriki eraendutako sekuentzien kopuru handiena 28 egunetara antzeman zen, tartean, aldaketak antzeman ziren zenbait entzima mota (hidrolasak, transferasak eta oxidorreduktasak) eta mintzarekin eta mintzean zeharreko garraioarekin, zein metabolismo energetikoarekin erlazionatutako proteinak kodetzen dituzten geneetan.
Gako-hitzak: Fluoxetina, Antidepresiboak, Transkriptomika, Gene-transkripzioa, Muskuiluak, Biomarkatzaileak