(120) Linboko zelula amen eta melanozitoen ko-kultiboaren optimizazioa: hazkuntza medioek melanozito epidermikoen hazkundean eta funtzionaltasunean duten eragina.
Laburpena
Linboko epitelioko zelula amak (LEZA), linbo esklerokornealean kokatzen direnak, linboko nitxo deritzon ingurune espezializatu batean hain zuzen ere, etengabe ari dira korneako epitelioa berritzen. Linboko nitxoan melanozitoak ere badaude, eta funtsezko zeregina dute aipaturiko zelula amen desdiferentziazio egoera eta funtzionalitatea mantentzeko orduan. LEZAak disfuntzionalak bihurtzen direnean, korneak onjuntibizazioa jasaten du, eta horrek gardentasuna murriztea eta ikusmena galtzea eragiten du. Transplante autologoa tratamendurik eraginkorrena bada ere, LEZAen eskasiak euren ex vivo hedapena eskatzen du, horretarako baldintza optimoak bilatzearen beharrizana nabarmenduz. LEZAen biziraupena eta pluripotentzia mantentzeko ikuspegi itxaropentsu bezala ikertu da melanozitoekin batera ereitea, zeintzuek funtsezko zeregina duten LEZAen diferentziazio-eza, biziraupena eta funtzionalitatea mantentzerako orduan, linboko nitxo naturala imitatuz. Morfologia, hazkuntza, bideragarritasuna, migrazioa, melaninaren sintesia eta melanozitoen markatzaileen adierazpena ikertzea ardatz nagusi gisa erabiliz, melanozitoak kultibo medio desberdinetan aztertu genituen. Aurkikuntzek adierazi zuten LEZAk ereiteko erabili ohi diren medio komertzialek melanozitoen bideragarritasuna eta funtzioak murrizten zituztela. Aitzitik, eraldatutako medio esperimentalek bideragarritasuna eta migrazio gaitasuna emendatzen zuten, melanozitoen morfologia tipikoa mantenduz. Konposatu xenobiotikorik gabeko hazkuntza medioak garatzeko isoproterenolarekin ordezkatu ziren toxina kolerikoa eta DMSO, terapia zelularrerako arriskuak ekar ditzaketen konposatuak saihestuz. Gainera, buruturiko azterketek agerian uzten dute hazkuntza-faktore espezifikoek eta seinale-molekulek (α-MSH eta endotelina-1, adibidez) melanozitoen biziraupenerako duten garrantzia. LEZA eta melanozitoen hazkuntza-baldintzak optimizatzea funtsezkoa da LEZA-en hedapen- eta transplante-terapiak hobetzeko. Limbal epithelial stem cells (LESC), which are located in the sclerocorneal limbal, precisely in a specialized environment called the limbal niche, are constantly renewing the corneal epithelium. The limbal niche also contains melanocytes, which play a key role in maintaining the state of dedifferentiation and the functionality of said stem cells. When LESCs become dysfunctional, the cornea undergoes conjunctivitization, resulting in decreased transparency and loss of vision. Although autologous LESC transplantation is the most effective treatment, the scarcity of LESCs requires their ex vivo expansion, highlighting the need to seek optimal conditions for this. Co-seeding with melanocytes has been recently investigated as a promising approach to maintaining the survival, stemness and functionality of LESCs by mimicking the natural niche of limbal. Using as the main axis the investigation of morphology, growth, viability, migration, melanin synthesis and expression of melanocyte markers, we analyzed melanocytes in different culture media. The findings indicated that the commonly used media for LESC is not adequate to culture melanocites. In contrast, the modified experimental media enhanced viability and migratory capacity while maintaining the typical melanocyte morphology. Cholera toxin and DMSO were replaced with isoproterenol to develop growth media without xenobiotic compounds, avoiding compounds that may pose risks to cell therapy. Furthermore, studies have shown the importance of specific growth factors and signal molecules such as α-MSH and endothelin-1 for melanocyte survival. Optimization of LESC and melanocyte growth conditions is essential to improve LSC expansion and transplantation therapies.