(11) Eugenola lehengai gisa polimero biooinarrituen sintesian
Laburpena
Tradizionalki, industria petrokimikoa monomeroen iturri nagusia izan da polimero desberdinen ekoizpenerako, hala nola, poliesterrak, poliamidak edota poliuretanoak. Hala ere, erreserba fosilen izaera mugatuak, prezioen igoerak, ingurumen arazoak eta ohiko polimero sintetikoen biodegradagarritasun eskasak azkartu egin dute iturri berriztagarrietatik sortutako material polimerikoen garapena. Talde aromatikoak dituzten monomero naturalek, hala nola, eugenola, arreta berezia jasan dute lortutako materialei ematen dizkieten propietate termiko eta mekaniko paregabeengatik. Izan ere, eugenolak dituen talde funtzional ezberdinen ondorioz eraldaketa kimiko errazak ahalbidetzen ditu. Beraz, ikerketa honetan eugenolan oinarritutako poliamidak arrakastaz sintetizatu dira. Lortutako produktuak hainbat teknikaren bidez karakterizatu dira, besteak beste, Erresonantzia Magnetiko Nuklearra (EMN), Ekorketazko Kalorimetria Diferentziala (DSC) eta Analisi Termograbimetrikoa (TGA) erabiliz. The petrochemical industry has been traditionally, the major source of monomers for the production of different polymers, such as polyesters, polyamides or polyurethanes. However, the limited nature of fossil reserves, rising prices, environmental problems and the poor biodegradability of traditional synthetic polymers have accelerated the development of polymeric materials from renewable sources. Natural monomers with aromatic groups, such as eugenol, have been particularly careful about the incomparable thermal and mechanical properties they provide to the materials obtained. In fact, the various functional groups of eugenol allow for simple chemical modifications. So, in this study a series of polyamides based on eugenol have been successfully synthesized. The products obtained have been characterized by a number of techniques, including Nuclear Magnetic Resonance (NMR), Differential Scanning Calorimetry (DSC), and Thermogravimetric Analysis (TGA).