(109) Bularreko minbizi diagnostikoaren ostean, aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesuaren deskribapena

Garbiñe Lozano-Real1, Júlia Ollé-Gonzalez2, Maialen Araolaza Arriola1, Maider Lamarain Altuna1, Olalla Ondarra Zubeldia1, Olga Canet-Vélez2, Ane Arbillaga-Etxarri1
1Deustuko Unibertsitatea, 2Universitat Ramon Llull

Laburpena

Bularreko minbiziaren tratamendu kirurgikoen aurrean erabakitze prozesuaren kalitatea deskribatzea da lan honen helburu nagusia. Horretarako, euskal autonomia erkidegoko hiru lurraldeetako emakumeen datuak jaso ziren, guztira 135. Azterketaren aldagai nagusia erabakitze prozesua izanda, Shared Decision Making (SDM-Q-9) eta I-SHARE baliozkotutako galdetegiak erabili ziren. Horietaz gain, euren autopertzepzioa eta profesionalen neutraltasuna ezagutzeko, ad-hoc galderak erabili ziren. Partehartzaileen ezaugarri sozioekonomikoak bildu ziren. Emaitzei dagokienez, erabakiaren kalitatearen autopertzepzio baxua erakutsi dute datuek, eta kirurgia motaren arabera prozesua ezberdin baloratzen dela ere. Bularreko minbizi diagnostikoa jasotzen duten emakumeen, eta kirurgia egitea erabakitzen den horretan, hartutako erabakietan eragile ezberdinek duten inplikazioa oraindik gehiago aztertzea beharrezkoa da.

DOI: https://doi.org/https://doi.org/10.26876/ikergazte.vi.04.25

Gako-hitzak: bularreko minbizia, erabakitze prozesua, mastektomia, kirurgia berreraikitzailea, breast cancer, decision-making process, mastectomy, reconstructive surgery