2023ko proiektuak
Ikertzaile euskaldun gazteen arteko harremanak sendotzea eta ezagutza-arlo ezberdinetako ikertzaileak elkarlanean aritzea dira UEUk eta BadaLabek sustatutako diziplinarteko ikerketa-proiektuen deialdiaren helburuak.
Ikerketa-proiektuen iraupena 18 hilabetekoa izango da, 2023ko abendutik eta 2025eko maiatzera gauzatuko da eta azken hilabetea memoria osatzeko erabiliko da.
Ebazpena (2023/10/24)
Batzorde ebaluatzaileak proiektuak ebaluatu ondoren, hau da proiektuen hurrenkera:
- Pottoka, euskal herriko poniren jatorri eta ondareari jarraika (87 puntu)
- Molekula sintetikoak erabiliz gizakien hortz mamiko zelula amekin (HDPSCS) burmuin organoideak sortzeko protokoloen diseinua (77,75 puntu)
- Euskal hedabideen sareko audientzia denbora errealean jarraitzeko panela #BEHAorain (77,75 puntu)
- Zaintza-harreman global-lokalak: euskara eta kulturartekotasuna tokiko zaintza ekosistemen eraikuntzan (75,5 puntu)
- Tumore solidoen aurkako sarkortasun handiko antigorputzen garapena (73,9 puntu)
- Eskola ingurunearen eragina haurren pertzepzio eta estresean: esku-hartze eraginkorren bidean aurrerapauso bat (70,1 puntu)
- Omega-3 gantz-azidoetan aberastutako dieta terapia neuroinflamatorio gisa nerabezaroan aldizkako alkohol-kontsumoak eragindako garun-kaltea leheneratzeko: sistema kannabinoide endogenoaren rola. (70 puntu)
- Elikadura nahastea izateko arriskua sokatiran, aldagai fisiko eta kognizio sozialarekin erlazioa (66,8 puntu)
- Inkrustazioen aurkako margoen aplikazioa itsasontzietan: beharrezkoa den neurri baten eragin ekologikoak eta pertzepzio soziala testuinguru klimatikoan (60,25 puntu)
- Etxebizitza hutsa alternatiba gisa: Nafarroarentzako proposamen juridiko, soziologiko eta arkitektoniko bat. (58,5 puntu)
- Euskara eta bideojokoak: egoera eta lokalizazioaren kasu azterketa (53 puntu)
2023-2025 diziplinarteko ikerketa-proiektuen deialadiaren irabazleak
"Euskal Herriko poneyaren jatorria eta ondarea" ikerketa-proiektua izan zen irabazlea. Proiektuaren atzean daude:
- Miren Iraeta Orbegozo (Ikaztegieta, 1993). Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradua du, masterra Bioinformatikan eta doktoregai da Arkeologia eta Arkeogenetikan.
- Oihane Mendizabal Sandonís (Donostia, 1992). Historiako Gradua du, Ondare Eraikia Zaharberritzeko, Birgaitzeko eta Kudeatzeko Masterra eta doktoretza Antzinateko Zientzietan.
- Sofia Marcos Basagoiti (Durango, 1995). Biologiako Gradua du, masterra Analisi Klinikoetan eta doktoretza Biomedikuntza eta Biologian Molekularrean.
"Antzinako zaldien DNAren kontserbazioak markatuko du ikerketa-ildoa norantz enfokatu"

Ezkerretik eskuinera: Oihane Mendizabal Sandonís, Miren Iraeta Orbegozo eta Sofia Marcos Basagoiti
Proiektua 2025eko Ikergazte kongresuan aurkeztu zuten.

