“Gramatikaren mugak, euskararenak, gure baitan daude gehienak”

Data eta ordua:
maiatzak 18 , 07:00 - 08:00
Mota: HITZALDI GONBIDATUA
Maia Duguine (CNRS-IKER, UEU)

Maia Duguine Hizkuntzalaritzan doktore da (UPV/EHU & Université de Nantes 2013).2017az geroz, CNRSeko ikertzailea da Baionako IKER laborategian. Lehenago, doktorego-ondoko ikertzaile izan zen Cambridgeko Unibertsitatean, eta irakasle UPV/EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean. Hizkuntzaren egitura aztertzen du, eta bereziki interesatzen zaizkio hizkuntz aldakortasuna eta honen mugak, eta sintaxiak esanahiarekin eta gauzatze fonologikoarekin dituen harremanak. Gehien-gehienetan euskara du ikerketaren abiapuntu. 2010ean Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna liburua argitaratu zuen (UEU).

“Gramatikaren mugak, euskararenak, gure baitan daude gehienak”