(96) Kannabinoideak eta polimeroak: hamaika aukera kapsula terapeutikoen garapenean

Aitor Villate1, Maitane Olivares1, Aresatz Usobiaga1, Gaston Pablo Barreto2, Markel San Nicolas1, Oier Aizpurua-Olaizola3
1Kimika Analitikoa Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU, 2Centro de Investigaciones en Física e Ingeniería del Centro de la Provincia de Buenos Aires (CIFICEN), 3Sovereign Fields

Laburpena

Kannabis landarean aurkitzen diren kannabinoideen ahalmena medikuntzaren esparruan ezaguna da. ∆9-tetrahidrokannabinola (THC) eta kannabidiola (CBD), kannabinoide ezagunenak eta erabilienak badira ere, landarean kantitate txikiagotan aurkitzen diren kannabinoideak mantentzen dituzten eta aho-bidetik har daitezkeen produktuen eskaera dago azken aldian. Kannabinoideen aho bidezko kontsumo eraginkorra ahalbidetzen duten matrize polimerikoen erabilera aztertzeko, bi “full-spectrum” kapsula desberdin sintetizatu dira eta hauen erkaketa burutu da lan honetan. Eratutako kapsulak ezaugarri eta aplikazio-eremu desberdinak dituztenez, kannabis terapeutikoren aniztasuna modu praktiko batean aurkezteko aukera eman digute.

Gako-hitzak: kannabis medizinala, kannabinoideak, PLGA, alginatoa