(93) Kode-alternantziaren erabilera euskara-gaztelania gazte elebidunengan

Mikel Pérez1
1UPV/EHU (Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak)

Laburpena

Euskal gazteen hizkerarekin batera, azken urteetan kode-alternantzia (KA) fenomenoak ere arreta jaso du. Azterlan honen xedea da euskara-gaztelania gazte elebidunen KAren erabilera aztertzea eta horretan eragin dezaketen zenbait faktore identifikatzea: hiztunen lehen/etxeko hizkuntza (H1), euskara/gaztelania gaitasuna eta ingurune soziolinguistikoa (jaiolekuaren arabera). Horretarako, KAren erabileran eta jarreretan sakondu nahian 2022ean diseinatu nuen online galdetegitik jasotako erantzunak baliatu ditut, hain zuzen ere 18-30 urte bitarteko 244 euskara-gaztelania gazte elebidunenak. Emaitzek erakutsi zuten KAren erabilera oso zabalduta dagoela euskal gazteengan eta horretan gazteen H1ak, ingurune soziolinguistikoak eta euskara/gaztelania gaitasunak eragiten dutela.

Gako-hitzak: Kode-alternantzia, gazte-hizkera, elebitasuna, hizkuntza-erabilera