(92) Euskal musikagintza feministaz zenbait nota

Maialen Akizu1
1Euskal Herriko Unibertsitatea

Laburpena

Kulturgintza bera, munduaren joeren leku eta ispilu den neurrian, azken urteetako ekarpenik interesgarrienetako batzuk egiten ari den feminismotik elikatzen ari da. Artikulu honetan musikologiaren eta musikologia feministaren ekarpenetako batzuk bilduko dira eta euskal musikagitzan egiten ari diren proposamenekin konparatu. Batez ere, ekarpen teoriko bat egitea da helburu, musikagintzaren praktikan gogoeta, tentsio eta eztabaida ugari izaten ari direla uste delako eta etorkizuneko ildoak ezartzeko oinarri izan daitekeelakoan

Gako-hitzak: musikagintza, musikologia feminista, euskal musika, euskal musikagintza feminista