(91) Ideiagintza suizidaren identifikazioa sare sozialetan

Sara Gracia1, Maite Oronoz2, Alicia Pérez2
1Faculty of Informatics (UPV/EHU), 2Ixa ikerketa taldea (UPV/EHU). HiTZ: Basque Center for Language Technology

Laburpena

Suizidioa gizartearen kezka nagusietako bat bilakatu da azken urteetan. Gainera, sare sozialak gure egunerokotasunaren parte bilakatu dira, eta emozioak adierazteko erabiltzen dira askotan. Lan honetan sailkapen bitarra burutu da Reddit sare sozialeko mezu baten edukia suizidioarekin erlazionatua dagoen ala ez erabakitzeko. Alde batetik, artearen egoerako sistema gainbegiratuei dagokienean, ELECTRA transformerrarekin lortu da asmatze-tasarik altuena, %97,9koa. Bestalde, ondorioztatu da LDA topiko-ereduak sortutako errepresentazioak baliagarriak izan daitezkeela ataza honetan, eta hau frogatzeko oinarri-lerroa den sailkatzailea proposatu da, %83,3ko asmatze-portzentaia izan duena 5 topiko erabiliz.

Gako-hitzak: hizkuntzaren prozesamendua, suizidio ideiagintzaren detekzioa, topiko-ereduak, ikasketa sakona