(83) Nazionalismoen arteko lehia Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman: testuliburuak aztergai.
1Doktoregaia UPV/EHUn
Laburpena
Nazionalismo-ikerketen baitan kokatutako ikerketa honen ardatza derrigorrezko hezkuntza da (Lehen Hezkuntzako 6. maila, hain zuzen), eta euskal eta espainiar identitateen transmisio hutsal edo inkontzientea aztertzen du, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeek erabiltzen dituzten Gizarte Zientzietako testuliburuen analisiaren bidez. Besteak beste Michael Billig-en nazionalismo “banal” edo hutsalaren tesiaz baliaturik, eduki-analisi kualitatiboa erabili da hiru argitaletxetako testuliburuak konparatzeko. Aurkikuntzei dagokienez, argitaletxe gehienek espainiar nazionalismoa euskaraz banalizatzen dute, paradoxikoki. Ikaselkar argitaletxea da euskal nortasuna modu nazionalistan —eta ez erregionalistan— erreproduzitzen duen bakarra.
Gako-hitzak: hezkuntza, testuliburuak, nazionalismo hutsala, espainiar nazionalismoa, euskal nazionalismoa
