(77) Zergatik ez da oinarrizko gizarte-zerbitzuetan komunitarioan sakontzen?: marko analitiko posiblea.

Nerea Zubillaga Herran1
1Euskal Herriko Unibertsitatea

Laburpena

Egun gizarte-zerbitzuen inguruan ikertzen diharduten adituek, zein hauek ebaluatzeko indikadore eta txotenek, batez ere, oinarrizko gizarte-zerbitzuen dimentsio komunitarioaren aldeko apustua beharrezkoa dela azpimarratzen dute, are gehiago, egungo gizarte errealitatearen konplexutasunaren aurrean. Hala ere, gizarte-zerbitzuei erreparatuz gero, lan komunitario gutxi egiten dela ikus daiteke, baita oinarrizko gizarte zerbitzuetan ere eta horren atzean egon daiteken arrazoia ezagutu ahal izateko, analisi marko bat sortzea ezinbestekoa da. Hori horrela, artikulu honetan, adituen elkarrizketen bidez, gizarte-zerbitzuetan dimentsio komunitarioa gauzatzea baldintzatzen duten elementuak idetifikatu dira hiru dimentsio nagusi izendatuz: politikoa, teknikoa eta lurraldeari dagokiona.

Gako-hitzak: gizarte-zerbitzuak, komunitarioa, gizarte langintza komunitarioa, oinarrizko gizarte-zerbitzuak.