(75) Sexuaren eragina Parkinsonen gaixotasunaren lehenengo faseetan, adierazpen ez-motorretan eta ikasketa automatikoan oinarrituta
Laburpena
Argitalpen klinikoen arabera, Parkinsonen gaixotasunaren (PG) sintoma ez-motorrek sexuen araberako bilakaera desberdinak dituzte, baina ez dugu topatu ikasketa automatikoan oinarritutako lanik gaixotasunaren lehen faseetan eraginik ote dagoen aztertzen duenik. Ikerketa honetan, sexuak duen eragina aztertu da PGa duten pazienteak eta kontrolak sintoma ez-motorrak erabiliz ikasketa automatikoko algoritmoen bidez sailkatzean. Horretarako, PPMI datu-basea eta ikasketa automatikoko hiru algoritmo erabili dira (XGBoost, MLP eta SVM) % 80tik gorako asmatze-tasa lortuz. Ondoren, SHAP balioak erabiliz, hauxe ondorioztatu da: sailkapenean sexuak eragin txikia du. Azkenik, paziente motaren informazioaz baliatuz, sexua sailkatzeko saiakera egin da. Emaitzek erakusten dute erabili dugun datu-basean sintoma ez-motorrak ez direla nabarmenki aldatzen sexuaren arabera.
