(73) Hidrogenoaren garraio-parametroen arteko erlazio isotopikoa
Laburpena
Fusio nuklearraren ikerketa-ildo nagusietako bat erreaktoreak osatzen dituzten materialen karakterizazioan eta horiek hidrogeno isotopoekin izango duten elkarrekintzaren azterketan oinarritzen da. Segurtasuna eta bideragarritasuna direla eta, interesgarria izango litzateke behar diren saiakuntza esperimentalak protioarekin soilik egiteko aukera izatea, emaitzak deuterio eta tritioarentzat estrapolatuz. Horretarako, urtetan zehar teoria klasikoa erabili da, difusibitateak masa atomikoekiko alderantzizko proportzioan erlazionatzen dituena. Hala ere, badirudi ratio hori ez dela betetzen eta, horregatik, FMLan dagokion azterlana egitea planteatu da, efektu isotopiko zuzena aztertzeko helburuarekin. Horri esker, datu teorikoak eta esperimentalak bat ez datozela baieztatu da.
