(70) Leishmaniasia: gaixotasun globala. Tratamendurako hautagai berriak.

Itziar De Miguel1, Aroia Burguete1, Paul Nguewa1, Rima El Dirany1, José Peña1, Celia Fernández1
1Nafarroako Unibertsitatea, ISTUN Osasun Tropikaleko Institutua, Mikrobiologia eta parasitologia saila, IdiSNA

Laburpena

Leishmaniasia hedatzen ari da Europan, eta tratamendu nagusiek hainbat desabantaila dituzte. Lan honek bi alderdi horiek jorratu nahi ditu. Leishmania infantum espezieko parasitoak isolatu eta identifikatu dira, leishmaniasiaz jotako Nafarroako txakur baten gongoil linfatikoaren lagin batetik abiatuta. R38 eta R38-P konposatuen jarduera leishmanizida aztertu da. R38 konposatua interesgarria suertatu zen, makrofagoen infekzio ehunekoa murrizteko gaitasun handiagatik.

Gako-hitzak: Leishmaniasia, Tratamenduak, Makrofagoak, Amastigoteak, Promastigoteak, Nafarroa