(7) Mintzeko-kolesterola: bakterio-toxinen aspaldiko laguna
1EHU, 2Biofisika Bizkaia Fundazioa
Laburpena
Adenilato Ziklasa Toxina (ACT) Bordetella pertussis bakterioak jariatzen dituen birulentzia-faktoreetako bat da. Ostalariaren defentsak ahultzen ditu, makrofagoak intoxikatuz eta haien mintz plasmatikoak zulatuz. Horretarako, lehen eta azken urratsa proteina itu-zelulen mintz plasmatikora lotu eta mintzean integratzea da. Arloko ikerketan aurrerapauso handiak egin diren arren, ezezagunak dira toxinak forma aktiboa har dezan gertatu beharreko urratsak. Lan honetan, ACTk eta mintzeko kolesterolak elkarrekintza espezifikoa dutela erakutsi dugu, eta kolesterolari lotzeaz arduratzen diren lau motibo identifikatu ditugu, bi jardueretarako funtsezkoak direnak.
Gako-hitzak: kolesterola, bakterio-toxinak, toxina poro-eragileak, lipido-proteina elkarrekintzak
