(66) Mikroesfera-kontzentrazioaren analisia gibeleko erradioenbolizazioan computational fluid dynamics simulazioak erabiliz

Unai Lertxundi1, Jorge Aramburu1, Macarena Rodríguez-Fraile2, Bruno Sangro3, Raúl Antón1
1Nafarroako Unibertsitatea, TECNUN Ingeniaritza Eskola, 2Medikuntza Nuklearra Saila, Nafarroako Unibertsitatea Klinika, 3Gibelaren Unitatea eta CIBEREHD, Nafarroako Unibertsitatea Klinika

Laburpena

Gibeleko minbizia minbizi-moten artean hirugarren hilgarriena izan zen 2020an. Azken urteotan, erradioenbolizazioa, gibeleko arterian kokatutako kateter baten bidez mikroesfera erradioaktiboak injektatuz gauzatzen den tratamendua, ordenagailu bidezko odol-fluxuaren simulazioen bidez aztertu da. Ikerketa-lan honetan, orain arte ikertu gabe zegoen gai bat aztertzen zen: injekzio-abiaduraren eragina odoleko mikroesfera-kontzentrazioan. Hiru simulazio egin ziren eta emaitzek erakutsi zuten mikroesfera-kontzentrazioaren kurban, denboran zehar, injekzio-abiadurak ez duela eragin handirik, baina bai kurba horren anplitudean. Honi esker, gertuago egon gaitezke tratamendua paziente bakoitzaren beharretara egokitzeko bidean.

Gako-hitzak: erradioenbolizazioa, hemodinamika, CFD, mikroesfera-kontzentrazioa