(60) Nafarroako Aratxea izendapenean gizendutako animalien ongizatea: Elikadura konbentzionala vs Azpiproduktu begetalak

Kizkitza Insausti1, Aroa Romero1, Pablo González1, Sara León-Ecay1, Irantzu Goenaga2, José Antonio Mendizabal1
1Nekazaritza Ingeniaritzako eta Biozientzietako GMET-ISFOOD, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Iruña, 2Tratamiento Subproductos Agroalimentarios, S.L. (TRASA), Milagro (Nafarroa)

Laburpena

Ikerketa honetan, Nafarroako Aratxea izendapenean (BIG, Babestutako Izendapen Geografikoa) ekoiztutako Piriniar arrazako txekorren ongizatea ebaluatu zen gizendegi komertzial batean. Helburu nagusia elikadurak ongizatean izan dezaken eragina aztertzea izan zen, bi elikadura mota alderatuz, bata pentsu eta lastoan oinarritutakoa (kontrola) eta bestea azpiproduktu begetaletan oinarritutakoa. Ustiategiaren barruan, 4 txekor talde ebaluatu ziren, 6 animalia bakoitzeko (bi kontrol dietarekin eta bi azpiproduktuetan oinarritutako dietarekin). Oro har, ondoriozta daiteke ongizatea egokia izan zela talde guztietan, pentsu mota edozein dela ere, eta horrek atea irekitzen dio azpiproduktu begetalak animalien elikaduran erabiltzeko aukerari.

Gako-hitzak: Animalien ongizatea, Txekorren gizentzea, Nafarroako Aratxea izendapena