(58) Botikaz betetako hidrogelen 3D inprimaketa: erreologia-inprimatze baldintzen harremana

Itziar Insua1, Oliver Etzold2, Robert Aguirresarobe3
1UPV/EHU, 2POLYMAT, 3POLYMAT - UPV/EHU

Laburpena

3D inprimaketaren bidez hidrogelak prozesatzeko gaitasuna oso interesgarria da osasunaren hainbat arlotan. Horregatik, hidrogelak erabiltzea proposatu da, medikamentu inprimatuak sortzeko. Hala ere, ehun-ingeniaritzako aplikazioetan ez bezala, farmazia-inprimaketak kontrol zehatzagoa eskatzen du prozesu osoan. Lan honetan, materialaren eta prozesuaren alderdi erreologikoak erabiltzen ditugu inprimatutako farmakoak lortzeko behar diren inprimaketa-baldintzak ezartzeko. Horretarako, botikekin nahastutako hidrogelak erabiltzen ditugu, eta horien propietateak aztertzen ditugu, jariakortasunari eta biskoelastikotasunari dagokienez. Bukatzeko, erabilitako inprimaketa parametroak simulazio baten bitartez iragartzea saiatu egin da.

Gako-hitzak: 3D inprimaketa, erreologia, hidrogelak, botikak