(57) Modelizazioa aurrera-pausu, tren-ibilgailuen esekidura eredu
1Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea
Laburpena
Modelizazioak jakintza zabaltzea dakar. Aztergai den objektu baten eredu balioztatu bat izateak ezagutza areagotzeaz gain, saiakuntza bidez bakarrik ezagutu ezin daitezkeen berezitasunak aurreikus ditzake. Tren ibilgailuen homologazio birtuala gauzatzeko, adibidez, ibilgailu osoaren eredu zehatz bat izatea beharrezkoa da. Ibilgailu osoarena, hau da, haren elementu guztiena. Ikerketa lan honetan trenen esekidura pneumatiko osoaren modelizazioan oinarritzen da, haren osagai bakoitzaren ezagutzan eta ereduen garapenean. Horretarako, osagai bakoitzaren eredua garatzeko erabilitako metodologiaren urrats nagusiak azaltzen dira.
Gako-hitzak: Modelizazioa, trengintza, esekidura-sistema pneumatikoa
