(68) RNA luze ez kodetzaileak hesteetako hanturazko gaixotasunean

Ane Olazagoitia-Garmendia1, Ainara Castellanos-Rubio1, 3, 4, Maialen Sebastian-Delacruz1, Leire Bergara-Muguruza1, Henar Rojas-Márquez1, Alain Huerta12, Izortze Santin13
1UPV/EHU-BioCruces Bizkaia Osasun Ikerketarako Institutoa, Leioa, 2Galdakao-Usansolo Ospitalea, Galdakao, 3CIBERDEM, Madril, 4IKERBASQUE, Bilbo

Laburpena

Laburpena Zitokinek eragindako hantura kronikoak gaixotasun konplexu desberdinak garatzeko arriskua areagotzen du, hala nola, hesteetako hanturazko gaixotasuna (HHG). Azken urtetako ikerketek hantura geneetan dauden aldaerek m6A metilazioan duten parte-hartzea nabarmendu dute. Gainera, RNA luze ez kodetzaileek (lncRNA) hanturazko gaixotasunen patogenian parte hartzen dute eta RNA metilazioak haien funtzioan eragin dezake. Hemen HHGren garapenean parte hartzen duen LOC339803 lncRNAren azterketa funtzionala deskribatzen dugu. Orokorrean, gure emaitzek LOC339803 lncRNA hesteetako hanturaren bitartekari garrantzitsu gisa aurkezten dute, lncRNA hau HHG tratatzeko balizko itu terapeutiko berri gisa aurkeztuz.

Gako-hitzak: lncRNA, SNP, m6A, hantura, HHG, RNA terapiak