(50) HIPOKANPOKO CB1 HARTZAILEAREN FUNTZIONAMENDUA, BERDINA AR ETA EMEEN ARTEAN?

Lucia Sangroniz-Beltran1, Jon Egaña-Huguet1, Edgar Soria-Gomez2, Aitor Aranguren-Alberdi1, Pablo Reyes1, Nicolas Landgraf1, Itziar Bonilla-Del Rio1, Almudena Ramos1, Pedro Grandes1
1Neurozientziak Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea / Achucarro Basque Center for Neuroscience, (UPV/EHU), 2Neurozientziak Saila / Achucarro Basque Center for Neuroscience / IKERBASQUE

Laburpena

Hipokanpoko zirkuitoak berebiziko garrantzia dute hainbat prozesu kognitiboetan, hala nola nabigazioan edota memorian. Honez gain, prozesu hauetan zelula-mota askok (CB1 hartzaileak mintzean adierazten dutenak) modu desberdinean parte hartzen dute. Lan honetan, hipokanpoko zirkuitu horietan parte hartzen duten neuronetako CB1 hartzaileen zeregin espezifikoa eta sexuaren araberako funtzioa ezberdindu nahi ditugu. Honetarako CB1-flox sagu ar eta emeetan hipokanpoarekin erlazionaturiko portaera frogak egin dira. Saguetan CRE bidezko CB1 hartzailearen ezabapena eragin zen hipokanpoko neuronetan zuzenean bektore biralak (AAV-Cre) injektatuz.

Gako-hitzak: Hipokanpoa, CB1 hartzailea, memoria, nabigazioa, sexu ezberdintasunak