(48) Saguak, arkakusoak eta ipurtargiak. Mariasun Landaren pertsonaien bilakaera genero-ikuspuntutik.
1Universidad del País Vasco
Laburpena
Kongresuan aurkeztuko dudan lanak Mariasun Landaren produkzioak genero-ereduari dagokionez izan duen bilakaera aztertzea du helburu. Lagin gisa, Landaren produkzioko 10 urtetik gorako irakurleentzat sailkatutako bi garai desberdinetako 8 obra hautatu dira (80ko eta 90eko hamarkadetan idatzitako lau eta 2010. urteaz geroztik idatzitako beste lau) eta Fernandez Artigasek (2017) sorturiko txantiloia erabili da genero estereotipoak aztertzeko. Ikerketaren bidez ondorioztatu da, bereziki indartsuak diren pertsonaia femeninoak aurki daitezkeela Mariasun Landaren obretan, bai eta eboluzio nabarmena ikusten dela ere estereotipoak baztertze aldera.
Gako-hitzak: Haur eta Gazte Literatura, Mariasun Landa, Genero-estereotipoak
